miércoles, 6 de abril de 2011

@ BILDUA

Internet eta informatikari buruzko saioa Euskadi Irratian:

Informatika eta teknologia berriei buruzko saio dibulgatiboa eskeintzen du Euskadi Irratiak larunbatero, 9:30 etatik aurrera, publiko orokorrari zuzendua. A bildua. Amarauna saioan aritutako Xabier Unanuek aurkezten du eta Josu Barandalla du kolaboratzaile.

Gai bat aukeratzen dute astero, eta horren inguruko elkarrizketak eta erreportajeak egiten dituzte, Interneten aritzen ez den jendeak ere gauzak ikasteko asmoz.

Horrekin batera, asteko bideo eta audio esanguratsu batzuk aipatzen dituzte, eta "webgune interesgarriak" ere komentatzen dituzte saio honetan.eitb.com promozionatzeko erabili nahi dute irrati saioa.

 

Irrati saio honen web gunean sartu nahi baduzu bideoak, irrati saioak eta bistilakoak ikusteko egin klik hemen

Web gunean sartuz gero, irrati saioa zuzenean entzuteko aukera edukiko duzu. Baita iada emititua dagoen saioa entzuteko ere, albisterenbat irteresgarria iruditu zaizulako edo saioa entzuteko aukerarik izan ez duzulako.

Hemen uzten dut irrati saioan agertu den blogei buruzko albisteetako bat :

Muntaiak euskal Tumblr batean

www.tumblr.com bezalako webguneak puri-purian daude. Argazki-muntaiak, memeak edota umorez betetako irudiak biltzen dira bertan, 4chan edo forocoches bezalako foroen bitartez eskuratuak. Euskal Herri mailan ez dago 4chan bezalako komunitaterik, muntaiei edo umoreari dagokionean, GallinaVasca edo Karma aldizkaria aurkitzen ditugu. Orain, aldiz, saiotxo bat Zarracarbonero tumblr-arekin. Bertako adibide bat.                                                              Ramon Barea



No hay comentarios:

Publicar un comentario